
Gernikako Lekuek jaialdia martxoaren 9tik 16ra egingo da, hortaz, bihar hasiko da, eta aurtengo edizioan The Soul Jacket, Vancouvers, Nuria Graham, Moxal Antonio Lizana Trio, Mad Muasel, Kaleko Urdangak, Amorante, Maite Larburu, eta beste talde interesgarri asko arituko dira.
Horretaz gainera, bestelako jarduerak ere izango dira: erakusketak, proiekzioak, tailerrak, disko azoka, hitzaldiak, eta abar.
Antolatzaileok arabera, “Lekuek zaletasunetik abiatzen den festibala da. Musika maite dugulako antolatzen dugu Lekuek. Gure asmoa herri oso bat musikaren bueltan jartzea da. Musika entzun, dantzatu, ikasi eta bizitzeko aste beteko egitaraua antolatu dugu”. Zaletasun horri jarraituz, jaialdi “txikia, askotarikoa, eklektikoa, horizontala, merkatuaren logiketatik kanpo dagoena” ondu dute aurten ere.
Bada martxoaren 9tik 16ra arte, Gernikako hamaika txokotara zabalduko da musika: Astra, Iparragirre Rock, Trinkete anti-txokoa, Lizeoa, eta hainbat taberna.
Jakin beharreko guztia, jaialdiaren webgunean duzue.



