MUSIKA

Festa mutantea egingo da Bermeon

Bermeoko Nuntxaku-Kapillan Muntant Fest jaialdiaren laugarren edizioa egingo da. Festa mutantea 22:00etan hasiko da eta bertoko lau taldek parte hartuko dute: Moraton, Magnetico Grupo Robot, Opus glory Ignominia eta RXFXSX.

Taldeei dagokionez, Magnetico Grupo Robot Bermeoko eta Arrasateko musikariekin osatutiko banda eratu berria da. Bertan, Eureka hot 4, Brebes, Los Frenos, Münsterland edo El Desvan del Macho taldeetako musikariek jotzen dute. Ondokoa irakurri dugu Nuntxaku-Kapillaren webgunean: “Kanta herrikoi melodramatikoak. Ez daukate maiespeiz puta bat ere oraindino. Kapillara etorri beharko kanta horiek entzuteko”.

Beste hiru taldeak, berriz, Bilbotik datoz. Moraton taldeak drum’n’bass estiloa jorratzen du, Isaac Marin eta Xabier Elorriaga dira baxua eta bateria, hurrenez hurren; Opus Glory Ignominia, berriz, Alvaro Brutus (gitarra) eta Piñasen (bateria) egitasmoa da eta askotariko erritmoak uztartzen dituzte, tartean, funk, free jazz, minimalismoa eta post-punk doinuak.

Azkenik, RXFXSX noise esperimentalean bustiriko egitasmoa da. “Etxean dauzkazun jostailuak eta panpinak hartu eta eurekin musika egiten ahalegindu. Zer ateratzen zaizu? Ba horri deitzen diote circuit bending noise”; alegia, taldearen musika estiloa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button