ESZENA

Bidexka eszeniko berriak sortzeko xedez

Nafarroako Antzoki Sarearen Zirkuitutik sortu den Sendaberri, Paisaia Eszeniko Berriak programak 2022. urteko programazioaren parte izan daitezkeen proposamenak jasotzeko epea ireki du. Epe hori urriaren 27a arte egongo da irekita.

“Sendaberri, euskara eta gaztelania nahasten dituen hitz-jokoa da. Horixe da hain zuzen ziklo honen helburu nagusia: bidexka eszeniko berriak sortzea, Nafarroako Antzoki Sarearen parte diren gune eszenikoetan egiten den programazioa, bide edo modu eszeniko berriekin aberastuz. Kontzientzia eta pentsamendu kritikoa sortarazi nahi duten ikuskizunen bila ari gara, zirkuitu komertzialetatik urrun egonda haien programazioa zaila izaten den horietakoa”.

Aurkeztu beharreko antzerki, dantza edo zirku ikuskizunak honako ezaugarriak izango dituzte: lengoaia berritzaileak, hainbat diziplina txertatuko dituztenak, komertzialak ez direnak, inklusiboak edo gizarte-aferen inguruko gaiak jorratzen dituztenak.

Konpainiei zuzendutako deialdiaren oinarriak hementxe dituzue eskuragarri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button