BESTELAKOAK

Modako marrazki eta ilustrazioaren inguruko ikastaroa Artelekun

Uztailaren 25etik 30era bitarte Moda Marrazkia Eta Ilustrazioa – Moda Errepresentazioak izenburuko ikastaroa egingo dute. Tailerrean modako marrazkiaren eta ilustrazioaren gaur egungo erabilerak eta praktikak aztertuko dituzte.

Ikastaroa Gabriela Muñagorrik koordinatu du eta irakasle gonbidatu lanetan ere arituko da Zöe Taylor-ekin batera. Diseinatzaile gonbidatuak ere izango dira: Nora Izagirre, Luis Manteiga. Izena emateko epemuga uztailaren 20a izango da.

Diseinatzaile baten sorkuntza prozesua; ehunen estanpatuen diseinurako aplikazioak; marrazkiaren praktika eta aplikazioak prentsan; eta bestelakoak jorratuko dituzte tailer praktiko honetan, eta partaide ororen banakako lana modaren sektorearen beharretara egokituko da. Tailerra Arte Ederretako edo Modako ikasle eta lizentziatuentzat edo eta ilustratzaile eta marrazkiarekin lan egiten duten artistentzat egina da.

Ikastaroaren inguruko xehetasun guztiak arteleku.net webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button