IKUS-ENTZUN

Beasaingo Goieniz zine klubaren martxa berria

Beasaingo Goieniz zine klubeko zaleek datorren urriaren 4ean XXXVI. Zikloari hasiera emango diote eta urritik abendura bitartean maila txukuneko bederatzi film izango dira ikusgai. Tartean ere, Zine klubeko ikusleen iritziari kasu eginez aukeratutako Film Kuttuna eskainiko da.

Beraz, hil honetan honako filmak ikusi ahalko dira: urriaren 4an, Shame (Steve McQueen); urriaren 11n, Arrugas (Ignacio Ferreras) eta urriaren 18an Kiseki (Hirokazu Kore-eda) film japoniarra.

Azaroan honakok pantailaratuko dituzte Usurbe aretoan: azaroaren 8an, Exit through the gift shop (Banksy); azaroaren 15ean, Siempre feliz; azaroaren 22an, Tyrannosaur eta azaroaren 29an, El Havre.

Azkenik, abenduan Four lions  (13an), eta Three (20an) lanak ikusiko dira.

Antolatzaileak martxan jarri dira eta aurten aldaketatxoa batzuekin datoz, seguruenik, krisialdiaren eraginez. Hala, ez da zikloko bonorik izango orain arte bezala. Usurbe Antzokian hilabeteko bono bat egongo da (12 euro hilabeteko film guztiak ikusteko: aste-bukaerako filmak, umeenak eta Goienizkoak barne). Beste aldetik, Goienizen liburuxka ez da egongo. Hala ere, informazio guztia http://goieniz.wordpress.com helbidean aurkitu ahal izango duzue.

Bestela, film bakoitzaren aurretik orria banatuko da, aurkezpenak egingo dira, Film Kuttunaren bozketa egingo da, kartelak jarriko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button