LITERATURA

Artezblai argitaletxeak Catherine Zambonen Baba zango-horiak argitaratu du

Artezblai argitaletxeak, Antzerki Testu bildumaren baitan, Catherine Zambonen Baba zango-horiak argitaratu berri du euskeraz. Txomin Heguyk euskaratutako antzezlan honen estreinaldia, Sarako Lur Berri Aretoan izango da martxoaren 11 eta 12an, Pok Produkzioak eta Théâtre des Chimèresen eskutik.

Herve Estebeteguy ikuskizunaren zuzendariaren esanetan, "Catherine Zambonek idatzi eta Txomin Heguyk euskaratu duen antzerki eder honek haurtzaroaren munduan murgiltzen gaitu. Gure oroitzapenetako haurra, izan garen haurra, gure jolasetako haurra, atzoko eta gaurko haurra, baita biharko haurra, egun batean ukanen dugun haurra edo iadanik daukaguna. Bizitza ikasteko edo erakusteko, norberak bere izaera deskubritzeko, ez dugu eginmolde zehatzik… Galdera batzuk soilik, zizakadura batzuk eta gure bizi bideetan egiten ditugun topaketek ematen diguten indarra… Catherine Zambonek elkarretaratze bat kontatzen digu, tolerantzia eta onarpenaren bideetan sartzeko asmoz. Bi haur bekoz beko, Mattin, hitzak nahasten eta asmatzen dituen mutikoa, eta Baba, hitzik gabeko neskatila".

Artez Blaik bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button