MUSIKA

“Hirian” ekimenaren seigarren edizioa, Bilboko Errekalden

Bilbao BBK Live jaialdiaren aperitif urbanoa den Hirian ekimenaren seigarren edizioa Bilboko Errekalde auzoan garatuko da aurten. Ekainaren 1ean, auzoko kale eta plazak jai-giroan murgilduko dira, abangoardiako musika-programazio eklektikoa eskainita.

Egun horretan arituko direnak honako hauek dituzue: Novedades Carminha taldea hurbilduko da auzune horretara. Dillom rapero argentinarrak disko kontzeptual bat kaleratu berri du eta horixe aurkeztuko du. Alice Wonder abeslari eta konpositore madrildarra entzuteko parada egongo da. Putilatex taldeak Albaceteko elektro-punka ekarriko du. Doctor Explosión taldeak garage-rock psikodelikoa egiten du.
Horiez gain, Ezpalak taldea, Germán y La Alegría del Barrio Juguete DJ, Las Odio, Maren artista bilbotarra, Pablo Und Destruktion, Ruptura artista murtziarra,….

Ezin duzue huts egin. Eta gogoan hartu, jaialdia bera uztailaren 11n, 12an eta 13an izango da Kobetamendin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button