BESTELAKOAK

X. Haizetara jaialdiaren edizio berezia, Amorebieta-Etxanon

Haizetara, fanfarreen, banden eta kaleko musika jaialdia ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo da, eta aurtengo edizioa berezia izango da, izan ere, aurreko bederatzi urteetako banda irabazleak bertaratuko dira.

Beti bezala, aurten ere, bandak elkarren arteko lehian arituko dira, baina hamargarren edizioa denez gero, jaialdiari ukitu berezia eman nahi izan diote antolatzaileek, eta aurreko urteetan irabazle izan diren bandek hartuko dute parte oraingoan.

Hortaz, aurtengo edizioan, ez da izena emateko deialdi irekia egin, eta gonbidapena bidali zaie aurreko bederatzi edizioetan irabazle izan diren bandei.

Hortaz, honakoak dira aurtengo edizioan parte hartuko duten bederatzi bandak: La Banda de La Maria (Sevilla), No Water Please (Frantzia), Magicaboola Brass Band (Italia), The What Cheer? Brigade (Eeuu), Funky Style Brass (Frantzia), Oompah Brass (Ingalaterra), Le Bus Rouge (Francia), Perhaps Contraption (Ingalaterra).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button