MUSIKA

TolosandBlues jaialdia igandera bitartean

Ekainaren 26tik 29ra, urtero gertatzen den bezala, blues doinuek Tolosako kaleak eta plazak hartuko dituzte Tolosandblues jaialdiaren 21. edizioari esker.

Musika estilo horretako aditu handiak etorriko dira aurtengo kartela osatzera:  Shawn Pittman, Susan Santos, The Cinelli Brothers eta Beiztegui & The Hammond Lovers. Horiez gain, tokiko taldeak ere arituko dira.

Gaur berton abiatuko den egitarauan Ibai García Blues Project arituko da Trianguloa plazan, 20:00etan. Biharko kontzertuak Beiztegui & The Hammond Lovers eta Bigblack Rhino taldeen eskutik etorriko dira.
Larunbatean, hilak 28, Slow Times, Susan Santos eta Shawn Pittman talden txanda izango da. Eta azkenik, igandean,  María Carbonell Blues Mood eta The Cinelli Brothers taldeek itxiko dute aurtengo jaialdia.

Informazio guztia: Tolosandblues

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button