ESZENA

Beste dimentsio batean

Iruñeako Udalak udarako moldatu duen kultur programa da Iruña Ilunabarrean. Bertan zientzia, artea, eta teknologia berriak uztartzen dira hainbat ikuskizunetan. Hortaz, ostiraletan, uztailaren 23 eta 30ean, eta abuztuaren 6, 13 eta 20an, 20:00etan hasita, musika, dantza, antzerkia, lantegiak eta arte-adierazpenak ikusteko abagunea izango da.

Bihar, uztailaren 23an, Iruña Ilunabarrean zikloaren barruan, Andrea Irurzunek (DanZAI) Re-des obra interpretatuko du O-ko Andre Mariaren plazan.
Re-des piezak “aro digitalean komunikazioak hartzen duen pisua aztertu, desmuntatu, berreraiki eta erakutsi nahi du, sormen-prozesuetara bideratzeko. Zurrunbiloan murgilduta dagoen gizarte honetan, aurrerapen teknologikoek pertsonen arteko konexio-sare ikusezin bat ahalbidetu dute. Inoiz egon ez garen lekuetara bidaiarazten gaituen sare sozial batek urruneko pertsona ezezagunekin konektatzen gaitu, eta geure buruak munduari aurkezteko aukera ematen digu, hitzen beharrik gabe, eta aldi berean, gertuko pertsonengandik bereizten gaitu. Beste dimentsio batean gaude. Hori guztia, mugimenduari kalterik egin gabe, proiektu hau sostengatzen duen funtsezko zutabea baita, Citrusen musika elektronikoaren bidez”.

Hurrengo saioak zeintzuk diren ikusteko: Iruña Ilunabarrean

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.