LITERATURA

Petri Atarrabiako XXV. Literatura Sariketa

Atarrabiako Udaleko Kultura Zerbitzuak Pedro de Atarrabia gaztelaniazko eta euskarazko kontakizun laburren XXV. Literatura Sariketaren deialdia egin du. Lanak aurkezteko epea abuztuaren 2an amaituko da.

Nahi duen edonork parte hartu ahalko du sariketa honetan. Jatorrizkoak eta argitaragabeak diren idazlanek 20.000 karaktere izango dituzte.

Lan onenak 2.500 euroko saria hartuko du.

Jasotzen diren lan guztiak epaitzen Rosa Regàs, Fernando Marías, Felipe Juaristi eta Jose Maria Romera idazleak arituko dira. Epaimahaiaren erabakia  azaroaren 21a baino lehen emango da ezagutzera, eta sariak  azaroaren 30ean emango dira.

Bestelako datuak hemen eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button