MUSIKA

“Hiriko Soinuak” lehiaketaren aurtengo edizioaren finala larunbatean

Hiriko Soinuak lehiaketaren hirugarren edizioan 129 proiektu aurkeztu dira, eta horietatik El Viejo Chimango, RO eta Unai musikariak izan dira Barakaldoko lehiaketaren hirugarren edizioko kategoria nagusiko finalistak. Beste aldetik, Barakaldoko artistarik onenari saria irabazteko hautagaiak Arde Marte, Debajo del paraguas eta Sandra Cris izango dira.

Bihar bertan, hilak 25, eta Barakaldo Antzokian final nagusia izango da, eta lehia horretan honakoak arituko dira: El Viejo Chimango, Bilbotik eta Uribe Kostatik datorren seikotea, Extremoduro eta Fito & Fitipaldisen hasi eta Madness edo Manu Chaorarte doazen eraginekin; RO, Azkoitiatik eta Azpeitiatik post rock instrumental boskotea; eta Unai (Unai Madariaga musikaria), Lou Reed, Bowie edo John Fruscianteren jarraitzaile den artista bilbotarra, bere lehen diskoa auto argitaratu berri duena. 2019 eta 2020 artean konposatutako abestiekin, 2020ko udazkenaren atarian grabatu zuen diskoa Unai Madariaga bilbotarrak: The living and dying of a man debuteko album ederra.

Sari nagusiaren eta Barakaldoko artistarik onenari sariaren irabazleek El Drogasekin batera joko dute Hiriko Soinuak festibalean, urriaren 30ean, Bizkaia Arenan. Ekitaldiak 4.000 lagun baino gehiagorentzako edukiera izango du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button