
Atzo aurkeztu zen Euskal Herriko egileen film laburren gaineko programazioaren lagin hau. Guztira, 26 film labur aurkeztuko dituzte atal ofizialean, eta horietako 13 Euskal Herriko egileen lanak dira, eta ohikoa denez beldurra nagusi guztietan.
Film hauek guztiek euskarazko azpitituluak daramatzate, izan ere, Karlos Alastrueyren Ada, eta David Zabala eta Paul Urkijoren Ohe azpiko zera euskaraz ekoiztuta daude osorik, besteak ez.
Saioa gaur, ostiralean, burutuko da, maiatzaren 9an iragarrita bazegoen ere, baina UEFA Europa Ligue txapelketaren finala izango denez eta hiriko Athletic Club taldeak parte hartuko duenez, Euskal Fant Laburrean egunez aldatu eta diogunez, gaur emango da, gaueko 22:30etatik aurrera, Alondegiko Golem Zine aretoen auditorioan, inaugurazio saioa amaitu eta gero.