BERTSOTAN

Bertsotan Bizkaiko kostaldean

Lekeition jaietan daude eta hori dela eta bertso-hitzordu bikainak antolatu dira gaur. Bihar ere egongo da zer entzun Lekeitiotik gertu dagoen Mutriku herrian.

Gaur arratsaldeko 17:30ean, Iratxe Ibarra eta Felipe Zelaieta Lekeitioko pilota txapelketako finaletan izango dira botilero. Pilotak eta bertsoak nahastuko dira!!!
Geroago, iluntzeko 20:00etan, eta Lekeitioko Bertso-Eskolak antolatuta, Bertxio Saio berezia egingo dute Igor Elortzak eta Onintza Enbeitak Parkeko Gunean.

Biharkoan, Mutrikun Kalbaixotarako antolatu da bertso-saioa, gaueko 22:30ean, eta Zabiel Jauregian. Anjel Mari Peñagarikano, Jon Maia, Odei Barroso eta Beñat Gaztelumendi laukotea hau arituko da norgehiagoka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button