BERTSOTAN

Bertsolaritzaren eta literaturaren arteko harremanari begira

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Eztabaidak literaturarekin zikloaren hitzordu bat programatu du gaur, hilak 5,  19:00etan, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.
Bertan Jon Maia eta Onintza Enbeita bertsolariek hartuko dute parte, eta eurekin batera  ETB1eko Artefaktua programaren aurkezlea den Yolanda Mendiola ere izango da, moderatzaile gisa.

Gaurko saioan, gai hauek jorratuko dira: bertsolaritzak euskal literaturan duen eragina; literaturak bertsoak sortzeko balio duen; eta irakurleek edo entzuleek sormen-lana baldintzatzen duten.

Jon Maiak idazle-lanak egin ditu eta hainbat musika-taldetarako abesti-letrak ere idatzi ditu. Karidadeko Benta taldearen sortzailea eta kantaria izan zen. Bereziki bertsolaritzan aritzen da, baina beste arte-jarduera batzuekin ere esperimentatzen du. Azken boladan kantariak duela gutxi atera duen Kantu bat gara disko-liburuaren inguruan ardazturiko kontzertuak ematen ibiltzen da. 30 urteko letragile ibilbide oparoa ospatzeko, Jonek bere hainbat kantu ezagunen bertsioak jaso dituen Kantu bat gara izeneko liburu-diskoa kaleratu zuen azaroan eta zuzeneko emanaldiak hasi ditu, goi mailako musikariez inguratua. Horrelako emanaldietan lagunez inguratua aurkeztuko ditu Jonek bere kantu ezagunenak, kontzertu bat baino gehiago, kantuari eta letragintzari eginiko gorazarrea izango den emankizun-ospakizun berezian.

Beste aldetik, Onintza Enbeitak Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen 2018an. Kazetari lanbidez, telebistan eta Egunkarian lan egin du. Orain Berrian aritzen da zutabegile.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button