BERTSOTAN

Bertsolari Gazteen XXXI. BBK Sariketaren irabazleak

Bertsolari Gazteen XXXI. BBK Sariketa heldu da amaierara. Errima ehiztariak eta Izaron hautsak taldeak irabazi dute Bertsolari Gazteen XXXI. BBK Sariketa atzo jokatu zen finalean. Sagutxo kaskarinak eta Errima ehiztariak taldeak aritu ziren A mailan, eta Pello Joxepak eta Izaron hautsak taldeak B mailan. Errima Ehiztariak taldeak eta Izaron hautsak taldeak bildu zituzten puntu gehien, eta onenak izan ziren. Bestalde, azpimarratu behar da, kantaera onenaren saria Garazi Navarrok eskuratu duela.

Final handian 12 bertsolari gazte izan dira protagonistak: A mailan, Sagutxo kaskarinak taldean Amaia Gallastegi, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz, eta Errima ehiztariak taldeabn Haizea Telleria, Enara Gallastegi eta Naroa Jaio. B mailan, Izaron hautsak taldean Izaro Bilbao, Janire Arrizabalaga eta Jokin Arriola, eta Pello Joxepak taldean Araitz Katarain, Ixone Asategi eta Irune Basagoiti.

Sari banaketa ekitaldian Koldo Bilbao BBK-ko ordezkariak, Josune Bañales Ikastolen Elkarteko ordezkariak eta Ainhoa Markinez Bizkaiko Bertsozale Elkarteko ordezkariak hartu zuten parte.

“Bizkaiko Bertsozale Elkarteak zorionak eman gura dizkie aurtengo BBK Sariketan parte hartu duten guztiei. Bereziki bertsolariei, gai-jartzaile taldeari eta epaile taldeari.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button