MUSIKA

Musikaren kontzeptuaz Artelekun

Musika ez da bakarrik, soinuekin jolas egiteko modu bat, baizik eta baita soinuen eta isiluneen bidez galderak egiteko modu bat ere. Aste honetan barrena, tailerretan eztabaidak sortuko dira, obrak aztertuz eta musika entzunez eta joz. Galderak proposatuko dira musikaren eta kontzeptuaren arteko harremanei buruz, sakonki aztertzeko.
Zer dio musikak, bere forma ugariekin, musikaren historiari buruz, bere hedadura sozial eta estetikoari buruz, eta, aldi berean, bera bizi den gizarteari buruz egingo da berba.

Matthieu Saladin musikaria eta ikerlaria da. Bere konposizioak musikarako hurbilketa kontzeptual bat dira. Forma musikalen historiaz eta musikaren eta gizartearen arteko harremanaz hausnartu du.. Estetikako Doktoretza du egina Parisko Unibertsitatean musika esperimentalaren estetikari buruzko ikerketa batekin. Musiken historia eta estetikako (XX. mendea) irakasle da.

Artelekuk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button