BERTSOTAN

Bertsolamintza IV, inertziak erantzi, garena jantzi

Hilabeteetan zehar gai ezberdinak mintegietan landu eta eztabaidatu ondotik, kideen ekarpenekin aberastu eta gero, gogoeta egile bakoitzak bere bidea egin du. Hausnarketa borobildu ondotik gizarteratzeko tenorea iritsi da.

Orain artean hiru Bertsolamintza antolatu dira: 1993, 1995 eta 2003an. Bertsolamintza IVa, bertsolaritzan diren inertziei buruzkoa izango da. Inertziak bertsolaritza irakaskuntzan, inertziak kantatzeko roletan, inertziak txapelketan, inertziak bertsolaritzaren sisteman, inertziak ideologian, inertziak bertso sorkuntzan, inertziak
umorean, inertziak sortze prozesuan, inertziak gai-jartzailetzan…

Datozen egunotan, Bertsolamintza IVaren barruan, hamar adituk, aztertuko dute bertsolaritzan diren hainbat inertzia.
Otsailaren 26an hasiko da azterketa Eric Dicharry, Andoni Egaña eta Amaia Vazquezekin.gauean, bertso-afari esperimentala egongo da Maialen Lujanbio, Sebastian Lizaso, Peña eta Miren Amuriza bertsolariekin.
Martxoan garatuko dira Bertsolamintza IVa osazten duten beste ekimenak.

Non, noiz eta zer jakiteko ikusi programazioa hemen.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button