MUSIKA

Fanfarreen inbasioa izango da Amorebieta-Etxanon

Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatuta, Kale-Musikaren Nazioarteko Haizetara Jaialdia ekainaren 22tik 24ra bitartean egingo dute. Aurten, 15 herrialdetako 41 talde inskribatu dira, inoiz baino gehiago, eta antolatzaileek bederatzi hautatu dituzte. Jaialdia gaur goizean aurkeztu dute.

Jaialdiaren arduradunek kaleko taldeen jatorria eta estiloen aniztasuna aintzat hartu dituzte bandak aukeratzerakoan. Hala, bederatzi talde horien artean askotariko estiloak nabarmentzen dira, tartean, brass klasikoa, hardcorea, doinu balkanikoak, hip-hopa edo jazza.

Honatx taldeen zerrenda: Pullup Orchestra (Suitza); Tumbalá (Portugal); Fanfarre Shukar (Errumania9); Badabimbumband (Italia); Orkestra (Euskadi); (Ingalaterra); Gadjo (Katalunia); Wombo Orchestra (Frantzia), eta Pollerapantalon (Argentina).

Haizetara jaialdian musika garaikide asko entzun ahal izango da kaleko musika banda edo fanfarreen filtrotik igarota. Hala, Orkestra banda bizkaitarrak Eskorbuto punk taldearen errepertorioan oinarrituriko emanaldia egingo du; Oompah Brass ingelesek pop doinu ezagunak joko dituzte, hala nola, Madonna eta Gun and Roses taldeen kantuak; Wombo Orchestra frantziarrek Fela Kuti, Fishbone eta Rage Against The Machine artistek doinuak moldatuko dituzte.

Kaleko musika jaialdi honen inguruko xehetasun guztiak Haizetara jaialdiaren webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button