ESZENA

FETEN jaialdian Euskal Herriko makina bat talde

FETEN Gijonen egiten den eszena topaketaren handi bat da, funtsezko erakusleihoetako bat talde askorentzat. Hogeita hamabigarren edizioan, eszenako egungo eta etorkizuneko publikoen lehentasunen eta joeren laborategi bihurtuko da berriz. Edizio honetan Euskal Herriko sei konpainiak hartuko dute parte.

Hala, otsailaren 26tik martxoaren 3ra, 79 ikuskizun izango dira Azokan, eta Danimarka, Etiopia, Frantzia, Italia eta Portugal herrietako ordezkariak ere bertan izango dira, 79 konpainiaren 200 emanaldi ingururekin (758 konpainiaren 797 proposamen jaso dira, eta horietatik 83 nazioartekoak dira). Bizkaitik sei konpainiak hartuko dute parte: Marie de Jongh eta Doos Colectivo, Ganso & Cía, Izar Blue-Sekai, Markeliñe eta Macarena Recuerda Shepherd. Zurrunka Teatro konpainia arabarrak osatzen du euskal partaidetza.

Marie de Jongh eta Doos Colectivo konpainia bilbotarrek Esna ikuskizuna estreinatuko dute Gijonen, familia osoari zuzendutako antzerki-dantza proiektua. Ikuskizun honek balioan jartzen du pertsonek beren gorputzekin edo irudimenarekin esperimentatzeko, rol desberdinak jokatzeko, munduarekin modu desberdinetan elkarreragiteko, harremanetan arakatzeko, probatzeko eta bilatzeko duten gaitasuna.
Bestalde, Ganso & Cíak Muna aurkeztuko du lehen aldiz Euskal Herritik kanpo.
Aurtengo edizioaren programazioak hainbat teknika eta formatu bilduko ditu (testu- eta keinu-antzerkia, dantza,txotxongiloak, objektuak, zirkua, clown, musikala, magia, ikusizko antzerkia, instalazioak eta jolasak).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button