IKUS-ENTZUN

Nazioarteko film labur fantastikoak, Zorrotzako Udaltegian

 

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian (Zinebi), eta Bilboko Zinemaldi Fantastikoan (FANT) parte hartu duten film laburrak eskaintzen ari dira hil honetan Kultura Kalez Kale programazioaren barruan, Zorrotzako Udaltegian. Gaur, azken saioa izango da, eta bertan  Nazioarteko film labur fantastikoak eskainiko dira.

Aurretik,  Zinebi 56. Nazioarteko Lehiaketako film laburren aukeraketa eskaini zen; auzoan bizi den Germán Alcarazu antzezleak aurkeztu zuen A escondidas (2014)  filma , eta maiatzaren 21ean, FANT-en parte hartu duten film labur hoberenen aukeraketa eskaini zen.

Gaur gauza bera egingo da, baina Nazioarteko film labur fantastikoek osatuko dute atala. Hortaz gaurko saioan honako filmak ikusi ahalko dira:
Autumn harvest (Fredrik S. Hana. Norvegia), Bang, bang! (Julien Bisaro. Frantzia), 2037  (Enric Pardo. Espainia, 2014), Cara de caballo (Marc Martnez. Espainia, 2014), Dinner for few (Nassos Vakalis. Grezia, 2014) Roboghost (Wiechert Warntjes. Holanda, 2014), World of Tomorrow (Don Hertzfeldt. EE.BB., 2015), Hide & Seek (Carles Torrens. EE.BB., 2014), Hungry (Angus McLellan. Kanada, 2014), You will fall again (Alex Pachn. Espainia, 2015) eta Moustache from the moon (Selim Atmane. Frantzia, 2014)

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button