ESZENA

Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramanda

Haatik Dantza kolektiboak Errimak bi oinetan ikuskizuna eskainiko du Ibarran, datorren igandean, azaroak 28, 19:00etan hasita. Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna, eta horien bidez gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzea, kantu ezagunei eta bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez.

Dantza eta bertsoa gurutzatzen den lekuan hasi zen sormen honen bidaia. Bertsoari mugimendua emango diote eta gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzeko asmoarekin dator Haatik Konpainia. Garai bateko, gaurko eta emanaldirako sortutako bertsoekin osatutako ikuskizun dibertigarri eta berria da.
Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Uxue Alberdi, Odei Barroso eta bertsolari gehiagoren errimekin egingo dute dantza bost dantzarik.
Igelaren bandak jarri du soinu bertsoei, eta Thierry Biscary, Maddalen Arzallus eta beste hainbatek jarri diote ahotsa. “Bertsoa entzun, dantza ikusi eta emanaldia biziko duzue”.

  1. urtetik, Haatik Dantza Konpainia gipuzkoarrak sorkuntza propioetan lan egiteaz gain, hainbat sortzaileekin elkarlanean aritzen da proposamen artistiko ezberdinak eskainiz. Euskara eta euskal kultura, konpainiaren nortasunaren oinarri dira eta bere sustraien eta lengoaia garaikideen arteko zubiak eraikitzen ditu.
Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button