BESTELAKOAK

Inpernuko Poza Trikitixaren XII. Jardunaldiak

Trikitixaren oraina eta geroa, trikitixa eta debekuak, koplak, txapelketak, teknologia berriak, trikitixa eta emakumea, soinu txikia munduan eta horrelakoak izan dituzte aztergai urteroko Inpernuko Poza Trikitixaren jardunaldietan.
Aurten, sorkuntza eta inprobisazioaren gaiaren inguruan, Inpernuko Poza Trikitixaren XII. Jardunaldiak abiatuko dira gaur eta bihar Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Ohi denez, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatzen ditu jardunaldiok.

Jardunaldiotan bi saio aurreikusi dira: irailaren 10ean, 19:30ean, Aitor Furundarenaren hitzaldia, eta irailaren 11an, 19:30ean, Xabi Solanoren saio praktikoa. Biak ala biak, musikariak eta trikitiaren munduan ibilbide esanguratsua dutenak dira.
Azken saio praktiko honetan ideia bat izatetik, musikarekin batera pieza berriak nola sortzen dituen azalduko du Solanok, pausuz pausu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button