IKUS-ENTZUN

Kenji Mizoguchiren lana FAS Zineklubean

Bihar, urriak 1, FAS Zineklubak hurrengo emanaldi bikoitza aurkeztuko du Barkatu! (Nicolas Ocio, Euskadi, 2011)  eta Ugetsu monogatari (Kenji Mizoguchi, Japon, 1953). Ohikoa denez, emanaldia Bilboko El Carmen aretoan izango da, 19:45ean.

XVI. mendeko istorio batean oinarrituta dago eta, diru, arrakasta eta botearen nahia itsutzen dituen laborari familia biren arteko tirabirak narratzen ditu, azken finean zoriontasunaren bilaketan murgilduta daudenen istorioak dira.
 O-Haru emakumearen bizitza lanarekin batera, bihar FAS Zineklubean pantailaratuko dena Kenji Mizoguchiren obra nagusia da.

1953. urteko  Veneziako Zine Jaialdian Zilarrezko Lehoia eskuratu zuen film honek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button