MUSIKA

“Bertako Metal, Pop Rocka-Metal, Pop Rock Local” erakustaldiaren 35. edizioa

Bilboko Udalak ekainaren 5era arte irekiko du Aste Nagusiko Bertako Metal, Pop Rocka-Metal, Pop Rock Local erakustaldiaren 35. edizioan parte hartzeko izena emateko epea. Metalaren, poparen eta rockaren barruko musika-estilo guztiak onartuko dira, aldaera eta estilo guztietan.

Udalaren web-orrian soilik eman daiteke izena. Bizkaian bizi diren bakarlariek eta musika-taldeek parte hartu dezakete, eta kideetako bat, gutxienez, lurralde historikoan erroldatuta egon beharko da.
Hamasei talde eta artista aukeratuko dira, eta epaimahaiak (kazetari eta kritikari musikalek eratuta) bereziki aintzat hartuko ditu emakumeek eratutako taldeak eta euskaraz egindako lanak.

Izena emateko orduan honakoa hauek aurkeztu beharko dira: lau kantu original (mp3 edo wav formatuan), argazki bat (jpg, bmp edo png formatuan), eta artistaren edo taldearen historiala/biografia (doc, docx edo pdf formatuan).

Erripako moila, Unamuno plaza, Areatzako pasealekua, Bailen kalea eta, gaur egun, Bilborock Aretoa izan dira Erakustaldiaren agertokiak 35 urteotan, eta guztira 198.000 ikus-entzule baino gehiago hartu dituzte.

Lehiaketa hori ikustera 5.000 pertsona inguru etortzen dira urtero, eta aurten ez da gutxiagorako izango.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button