LITERATURA

Bernat Etxepareri buruz mintzatuko dira “Bilbo Zaharra Forum” jardunaldietan

Egunotan, Bilbo Zaharra Forum jardunaldiak antolatu dituzte, eta Bernat Etxepare eta Linguae Vasconum Primitiae izango dira aztergai, izan ere, Bilbo Zaharra euskaltegiak urtero antolatzen duen Klasikoen Irakurraldiaren XIV. edizioaren protagonistak Bernat Etxepare eta bere lan hori izango baitira.

Irakurraldia heldu arte hainbat ekitaldi antolatu ohi dira figura hori nabarmentzeko. Egunotan lehen saioak burutuko dituzte Euskara jalgi hadi plazara lemapean, Bilboko Plaza Berriako Euskaltzaindiaren egoitzan, 19:00etan hasita.

Lehenengo hitzordua bihar duzue, hilak 2, eta bertan, Patri Urkizu eta Iñaki Aldekoa bilduko dira. Hurrengo egunean, hilak 3, Xabier Amuriza eta Agus Barandiaran Korrontzi taldeko musikaria batuko dira publikoaren aurrean. Eta azkenik, martxoaren 4an, Itxaro Borda idazleak eta Ibon RG musikariak ikusgarria egingo dute.

Dakikezuenez, euskaraz idatzi eta argitaratutako lehenengo liburua Linguae Vasconum Primitiae izenekoa izan zen, 1545ean, eta bere egilea Bernat Etxepare.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button