IKUS-ENTZUN

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XI. Jaialdia, Iruñean

Aste honetan, hilaren 12ra bitartean, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XI. Jaialdia garatzen ari da Iruñeko Gaztediaren Etxean. Ziklo horretan, genero horretako film labur nazionalak eta nazioartekoak erakutsiko dituzte 19:00etatik aurrera.

Jaialdiko lehenbiziko hiru egunetan “beldurrezko, zientzia fikziozko, komedia beltzeko edo fantasiazko film laburrak erakutsiko dira, Europako zenbait herrialdetatik zein zinema amerikar eta asiar berrienetik etorritakoak. Lan horiek guztiak lehen aldiz ikusiko dira gure hirian, eta horietako asko baita Espainian ere; beste batzuk genero honetako zinemaldirik entzutetsuenetatik igaro ondoren iritsiko dira Iruñera, Sitgeseko 2022ko zinemalditik esaterako. Halaber, film labur horietan estatuko interpreteen aurpegi ezagunak ikusten ahalkoditugu, Belén Rueda edo Pablo Chiapellarenak kasu, baita nazioartekoenak ere.”

Jaialdiaren laugarren egunean Sitgeseko Zinemaldian Film Onenaren saria jaso duen La invitación filma proiektatuko da. Film hori  Karyn Kusama zinemagileak zuzendu du.
Azken egun horretan iragarriko dira aurtengo film labur onenen sariak: publikoarena eta epaimahaiarena.

Jaialdiaren programazio osoa jaialdiaren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button