MUSIKA

Odio eta El Sonido de la Metralla taldeek Oreretan joko dute larunbatean

Odio punk banda gipuzkoar mitikoak Oreretako Niessen aretoan joko du larunbatean, 22:00etatik aurrera. Odiok, gainera, lan berria aurkeztuko du. Gipuzkoarrekin batera, Iruñeko El Sonido Metralla taldeak joko du.

Odiok Ratas, Putas, Policías, Proxenetas (Potencial HC) izenburuko lan berria plazaratu du. Larunbateko kontzertuan, hain zuzen, sarrerarekin batera lan berri hori oparituko dute.

Honatx disko berriaren aurrerapen kantua:

El Sonido de la Metralla taldeak “Iruñea Zaharreko Punk Rock” egiten du, eta hainbat taldetan aritutako musikarien egitasmoa da: Suntsiketa, El Trono de Judas, Josu Jon imas… Ningún titere con cabeza izenburuko CDa plazaratu dute nafarrek.

Jarraian, disko horretan bildutako Tras el sonido de la metralla kantuaren bideoa ikus dezakezue:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button