ESZENA

Presentzia eszeniko egokirako baliabideez

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, BilbaoEszenak, Presentzia eszenikoari buruzko tailer bat antolatu apiril eta maiatzean. Tailerraren helburu nagusiak, antzezleei kontzentrazioa, koordinazioa eta oreka hobetzeko beharrezko tresnak ematea da, eta era berean, presentzia eszenikoa eta antolakuntza lortzea, lan fisikoa eta ahozkoa eginez eta eszenako jokaera aztertuz.

Agertoki gaineko segurtasuna, azkartasuna, entzuteko gaitasuna, bat-batekotasuna eta presentzia handitzeko eta bideratzeko tailerra antzerki fisikoaren barruan ibilbide luzea duen Bea Insa antzezle eta sortzaileak emango du.

Ohi denez, ekimena “antzezle, dantzari eta abeslari profesionalei zein zaletuei dago zuzenduta, eta baita jende aurrean agertzea eska dezakeen lanbidea duten pertsonei ere, irakasleei edo musikariei”.

Hamabi orduz iraungo duen ikastaroa BilbaoEszenan eskainiko da 19:00etatik 21:30era, ostegunez, apirilaren 14an, 21ean eta 28an eta maiatzaren 5ean eta 12an. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button