LITERATURA

Xabier Mendiguren idazleak "Vikingoen sorterrira" liburua plazaratu du

Samurrak eta gordinak dira liburu honetako istorioak; pertsona baten une bateko zalantzan bizialdi oso baten kontraesanak biltzen dituztenak: aita ezezagun eta urrundik miretsiaren bila doan neska; ebakuntza larri baten atarian, bere bizitzako amodio sekretua kontatzera doan emakume heldua; familia-giro itogarri batean bere arrebarekiko obsesiotik nola askatu ez dakien mutila; parkin batean nahi gabe ume bat zapaldu ondoren, erruaren zamari aurre egin behar dion gizon gaztea…

Istoriook batzuetan gizatasunaren muinera jotzen duen dramatismo puntu batez jantziak datoz, besteetan, enpatiaren ispilua eskaintzen dutenak; adin, ezaugarri eta bizimodu askotako gizon-emakumeak, ez abstraktuak baizik eta, onerako zein txarrerako, leku eta garai zehatz batean suertatu direnak: euskal herriren batean, oraintxe bertan edo atzo goizean.

Maisutasunez idatzitako ipuin-bilduma, egilearen ibilbidean heldutasun eta sakontasunezko marka bat ezarriko du, eta irakurlearen gogoan hunkidurazko oroitzapen bat utziko du.

Xabier Mendiguren Elizegi (Beasain, 1964). Filologian lizentziatua eta editorea. Haur eta gazteentzako literaturaz eta antzerkiko lanez gain, helduentzako narratiba idatzi du batik bat, eta lan zerrenda paregabea dauka.

Elkar argitaletxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button