IKUS-ENTZUN

Benito Ansola Beka aurkeztu dute gaur Bilbon

Benito Ansola bekak aurkeztu dituzte gaur goizean Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan Sonia Perez Anguerak (Topaguneko Gazte Saileko Teknikaria), Maitane Leizaolak (Bizkaiko Foru Aldundiako Gazteria Saileko Zuzendaria) eta Benito Ansolak (Lekeitioko Euskal Zine Bileraren sortzailea).
Azken honek eskerrik beroenak eman ditu "beka hauei nire izena ipini diotelako, jakinda lan handienak besteek egin zutela". Benito Ansolak sortu zuen aspaldian, 1978. urtean, Euskal Zinema Bilera Lekeition eta harrez gero Zinema eta Bideo Bilera garatu zen bere bulkadaz.

"Bekak gazte sortzaileei zuzendurik daude, eta euskarazko ikus-entzunezkoak bultzatzea du helburu" esan du Sonia Perez Topaguneko Gazte Saileko Teknikariak. Bekak jasotzeko, lanaren proiektua bidali beharko dute zale guztiek irailaren 27a baino lehen.

Bekadunak zeintzuk izango diren Lekeitioko Zine eta Bideo Bileran iragarriko da azaroaren 27an. Ondoren, egile sarituek datorren urteko maiatzaren 27ra bitartean izango dute astia lana behar bezala eginda entregatzeko.
Oso interesantea da Creative Commons Aitortu-Partekatu lizentziapean hedatuko direla beka lortzen duten lanak.

18 eta 35 urte arteko egileek bidali behar dituzten 9 eta 18 minutu arteko lanetan euskarazko presentzia ezinbestekoa izango da, ahozkoa edo idatzizkoa.

Beka hauetan aurkezteko oinarri guztiak Topaguneako webgunean dituzue.

Nontzeberri

Show More

Related Articles

Back to top button