MUSIKA

EHUko indie+ festival 2019

Gaur, Bilboko  Bizkaia aretoko Mitxelena espazioan, indie+ festival 2019 bigarren saioa izango da. Hil honen 1ean izan zen lehen hitzordua The Mani-Las, Lukiek eta  Dekot taldeen kontzertuekin. Oraingoan, Tulsa, María José Llergo eta Faz taldeen txandak izango dira. Kontzertua 20:00etan hasiko da.

“80ko hamarkadan zinema mota zehatz bat, batez ere Ipar Amerikakoa, independente izendatzen zen bezala, Hollywoodeko industriak ekoitzitakotik bereizteko, musika zigilu txiki batzuk ere laster hasi ziren egiten zutena etiketa berri horrekin sustatzen. Benetakotasun eta freskotasun dosi handiagoen bermea zirudien. Korporazio handietatik independenteak ziren, industriaren barruko outsiderak.
Horrek diru gutxiago zutela ere adierazten zuen, artisau lan handiagoa egin zela, Do It Yourself espresioaren ildotik, eta, azkenean, produktuak askoz ere sinpleagoak, latzagoak eta zuzenagoak zirela. Ez dago azaldu beharrik independente eta indie kalifikatiboak gero marka bat gehiago bihurtu zirela. Konpainia handiek, Hollywoodekoek zein diskoaren industriakoek, espiritu hori berenganatzeko ahalegina egin zuten, haien ordez beren zigilu eta estudio txikiak sortuz, artifizialki”.

Gaurko ordezkarien artean, Tulsa nabarmenduko dugu: Miren Iza gipuzkoarra dabil Tulsaren atzean. Musika munduko lehen urratsak Electrobikinis taldearekin eman zituen. Punk-rocka eta surfa ingelesez. Horren ostean, Miren Iza abestiak idazten hasi zen, gaztelaniaz. Ukitu folk-rock amerikarra duten emozioz beteriko narrazioak. 2017an, bere azken diskoa grabatu eta editatu zuen, Centauros.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button