IKUS-ENTZUN

Norberaren buruan sortzen diren kolpe eta soinuak

Bilboko FAS zineklubak emanaldi berezia ondu du gaur, martxoak 26,  Filmotive ekoizle etxearekin eta Attinneus elkartearekin lankidetzan. Hala, 19:45etik aurrera ondoko bi lanak ikusi ahalko dira El Carmen aretoan: Etxe hutsa (Jesus Maria Palacios, Euskadi, 2012) film laburra, eta  Oírse (David Arratibel, España, 2012) lan luzea.

Emanaldian bi pelikulen zuzendariek, Iñaki Sagastume ekoizleak, Xabier Erkizia soinu teknikariak eta Atinneus (Euskadiko Tinnitus Elkartea) elkartearen presidenteak parte hartuko dute.

Proiekzioa emanaldi berezia da Atinneus elkarteko eta FAS zineklubeko kideentzat. Izan ere, David Arratibelen filma tinnitusak edo akufenoak pairatzen dituzten pertsonei buruzko dokumentala da. Gaixotasun hori duten pertsonek kanpotik ez datozen kolpe edo soinuak entzuten dituzte; alegia, norberaren buruan sortzen diren soinuak entzuten dituzte.

Dokumentala ez da gaixotasun horren inguruko lan zientifikoa, ez du ikuslearen sentsibilizazio bilatzen, inondik ere. Dokumental-entseguak galderak proposatzen ditu, agian, erantzunik ez duten galderak.

Gogoratu, Oirse lanaren aurretik Jesus Maria Palacios Etxe hutsa film laburra proiektatuko dela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button