ARTEA

Begoña Durrutyren lanak Beran

Berako Kultur Batzordeak hurrengo bi asteotarako Begoña Durrutyren erakusketa antolatu du. Berako Kultur etxeko erakusgelan bertan, olio pinturak, grabatuak eta tintak ikusi ahalko dira apirilaren 19tik maiatzaren 1era arte.

Begoña Durruty ogibidez Gorputz Heziketako irakaslea da baina betidanik irudien mundua (margoa, marrazkia, ilustrazioa…) asko gustatu izan zaio. Bere ametsa orain afizioz egiten duena noizbait ofizio bihurtzea da.
Erakusketa askotan hartu du parte 2003an Elizondo herrian lehena egin zuenetik. Erakusketa kolektiboetan ere agertu dira bere lanak, eta aipamen dezente jaso ditu hainbat sariketetan.
Liburu batzuk irudiekin apaintzen ere lan egin du.

Bere obraren lagin bat hemen duzue ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button