
Igartza Musika Zikloaren hamargarren edizioa egiten ari da aurten, ohi denez, “kalitate goreneko musika proposamen anitzei tokia emanez”. Urteko lehen seihileko honetan, zikloak zortzi emanaldi proposatu ditu, eta asteburu honetan azken saioa izango da.
Urtarrilean, Mikel Urretagoiena trio taldea aritu zen; otsailean, Eñaut Zubizarretaren Doodem proiektu multidisziplinarra izan zen; martxoan, Xurxo Morales Varela saxofoilaria eta Alejandro Costa Vilella clarinete jotzailea, eta Ache Pa Ti talde nafarra aritu ziren; apirilean, Besaide taldeak Hirusta bere lehen lana aurkeztu zuen; maiatzean, Xarma laukotea izan zen oholtza gainean, eta ekinaren 13an, Loinazko San Martinen basilikan, Eñaut Elorrieta izan da Ateosteko bira bere azken bakarkako proiektua aurkezten.
Larunbatean, ekainak 28, Loinazko San Martinen basilikan, 19:30ean, Abesbatzen txanda da, eta Loinatz abesbatza eta Sabadelleko Belles Arts korua izango dira batera.
Datorren hilean hasiko da bigarren seihilekoaren programazioa, non jazz-a, abesbatzak eta dantza garaikidea uztartuko diren.