BESTELAKOAK

Asisko Urmenetak “Eusklabo alaiak” komikia aurkeztuko du bihar Donostian

Asisko Urmeneta (Iruñea, 1965) komiki egileak Eusklabo alaiak izenburuko eleberri grafikoa izango du hizpide bihar, Intxaurrondo Kultur Etxean, 19:30etik aurrera.

Donostia Kulturaren arabera, “Asisko Urmenetak, komikilari nafarrak, bere lehen pausoak Korrok eta Napartheid fantzineetan eman zituen 80. hamarkadan, eta horren ondoren hainbat prentsa kolaborazio egin ditu eta baita hainbat komiki argitaratu ere”.

Urmenetak bihar Donostian aurkeztuko duen Eusklabo alaiak lanaren harira, parodia satirikoa da. Izan ere, Euskal Herrian egun bizi duen giro politikoa barearen inguruko kritika umoretsua jasotzen du. Hala, autoreak Intzura Handia uhartean kokatu du istorioa, Euskal Herriaren erdigunean dagoen Bidasoa ibaiaren bokalean. Bertan bizi dira Defoeren pertsonaiak. Robinson Crusoe nagusituko da irlaz eta birbataiatu egingo du Faisan(e)s Island gisa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button