MUSIKA

Sorkun, Napoka Iria eta Joseba Irazoki Bidasoa Burning Akoustik Festival jaialdian

Martxoaren 19an, larunbata, burutuko da Bidasoa Burning Festival-aren laugarren edizioa Psilocybenea aretoan (Hondarribia). Aurreko urteetako edizioetan, hala nola, Sexty Sexers (Bera), Kokein (Eibar), Willis Drumond (Asparne) edo Handicraft (Irun) taldeak bildu dituen jaialdi hau dagoeneko kalitatezko musikaren zale direnentzat derrigorrezko hitzordu bihurtu da.

Aurtengoan berrikuntza ugarirekin dator jaialdia. Aurrekoetan Oiartzungo Iurrita Aretoan burutu bada ere, laugarren hau Hondarribiko Psilocybenea aretoak hartuko du. Berrikuntzen artean, parte hartuko duten musikariak dira antolatzaileen apustu handienetako bat. Izan ere, aurtengoan formatu akustikoan arituko diren hiru talde gonbidatu dituzte, jaialdiari kutsu intimoago eta hurbilago bat eman asmoz. Joseba Irazoki musikari beratar ezaguna, Japoniatik bueltan den Napoka Iria bikote eibartarra eta Sorkun izanen dira Psilocybeneako taulan, azken hau Akustika Tour birarekin Euskal Herri osoko aretoetan bere proiektu berri eta pertsonala era akustikoan aurkezten ari da.

Jaialdiaren antolatzaile Bidasoa Burning kontzertu promotorea dugu, Bidasoa aldeko taldeak ezagutarazteko lanetan aritzen dena urte osoan zehar, eta hain zuzen, hori ere bada jaialdiaren helburua, egindako lan hori ospatzea.

Bidasoa Burning-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button