LITERATURA

Alaine Agirrek “Zazpi Kale saria” jaso du gaur

Bilboko 46 Liburu Azokako Laboral Kutxa Topagunean, Zazpi Kale Saria jaso du gaur Alaine Agirre idazle bermeotarrak, iazko azokako edizioaren barruan, euskarazko libururik salduena  berea izan zelako. Bermeoko idazle gazteak X hil da eta Odol mamituak argitaratu ditu.

Bilboko zinegotzi Itziar Urtasunen eskutik jaso du saria Agirrek, Xabier Mendigurenek haren literatura goraipatu ondoren: “obra oparoa eta sendoa, eta nortasun eta kalitate handikoa” duela azpimarratu du Elkar argitaletxeko editoreak. Bi urtetan bi obra atera ditu eta hirugarren baten azken zirriborroa martxan du idazleak Jaka beka jaso ondoren. “Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama izenburupean, editoreen eskuetan dago testua eta orain zuzenketa prozesua hasiko da”, esan du idazleak. Saria jaso  eta gero, “Zazpi Kale Sariak indar eta konfiantza handiagoa ematen dit idazten jarraitzeko eta aitorpen handia da nire lanarentzat”, azpimarratu du autoreak.

Alaine Agirrek (Bermeo, 1990) haur eta gazte literaturan liburu mordo bat idatzi ondoren, Odol Mamituak (2015, Elkar) eta X hil da (2016, Elkar)  argitaratu ditu. Euskadiko Zilarrezko Saria eta Lazarillo eta Lizardi sariak jaso ditu.

Horretaz gain, gaur Liburu Azokan, 18:30ean, Nobela Erromantikoa eta emakume idazleak hitzaldia izango da Azokaren Karpan Eva M. Soler, Idoia Amo, Iria Blake eta Lorena Sampedro adituekin. Eta 19:30ean, Félix Linaresek gidatuta XI. Nobela Beltza Topaketa egingo da. Gonbidatuak Eva G. Saenz de Urturi, Javier Olivares, Félix Modroño eta Jon Arretxe izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button