BESTELAKOAK

Ibaizabal argitaletxeak txikientzako goxoki literarioak prestatu ditu

Titulu asko eskaintzen ditu Ibaizabal argitaletxeak udazken honetan, tartean txikiak kontuan harturik. Adin ezberdinetan banaturiko liburuen artean batzuk eder ederrak dira dakartzaten ilustrazioengatik. Kasurako Kerity, Ipuinen Etxea.
Bertan istorio interesgarri hau kontatzen da: Asmatua izateak ez du esan nahi existitzen ez denik. Natanaelek Eleonoren liburutegia jaso du herentzian, baina haurrak ezin du imajinatu ere egin liburu horiek guztiek sekretuetan sekretuena gordetzen dutenik. Bat-batean, Alice, Pinotxo, Kako-oker kapitaina eta bere ipuin gustukoenetako heroi guztiak hezur-haragizkoak bihurtuko dira bere begien aurrean. Mehatxupean bizi dira, eta Natanaelek soilik salba ditzake. Orduantxe hasiko da harentzat adiskide berriak askatzeko erloju kontrako lehia.

Txikienak ere Leire Callek eginiko Tentoren istorioekin dibertituko dira. Tento eta hartzatxoa, Tento eta mozorroa eta Tento eta itsasoa dira eskura daitezkeen titulu batzuk.
Aitor Aranak itzuli du Jordi Serrak idatzitako Gatazka gela liburua, eta euskal autore honek ere Erregina bahitua izeneko lana plazaratu du.
Aukera aparta txikienak literaturaren estratetan mundura daitezen.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button