Dagoeneko 10 urte igaro dira Bazter Fest jaialdiaren lehen edizioa egin zenetik, eta aurten ere, ohikoa den moduan, ibilbide luzea daukaten emakumeak eta agertokian lehen urratsak ematen hasi diren emakumeak batuko dira larunbatean.
Ohikoa den bezala, hip hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakumeak arituko dira, “haien ahotsek protagonismoa hartzen baitute musika-estilo hori ikusarazterakoan, tokiko eta nazioarteko eszenan duten paper garrantzitsua nabarmenduz”.
Horretarako, aurtengo edizioan, Eskarnia (Malaga) eta Carmen Xía (Cadiz) musikari andaluziarrek hartuko dute parte; Syla, Alacanteko hip hop artistak ere bai; Annekdotas, Gasteizen bizi den Ane Rodríguez nafarrak bere bakarkako proiektuarekin; Suzanna, La Basu, Zeidah eta Ms Maikok osatutako hip hoparekin lotutako emakumeen kolektibo ziklikoak, eta Basatitiak, Euskadiko zortzi emakume artistak osatutako taldeak: Kenna I, Espinelis bikotea, Alas Glow, La Basu, Ziztada, VitterSweet eta Dj Latita.
Edizio honetan, Raquel Koroma dantzari eta koreografoak eta bere alaba Aixiba Koromak eskainiko dute Dantza Masterclass bat. Gainera, Eva Den XL grafitian espezializatutako artista bilbotarraren muralismo-erakusketa bat ere eskainiko da, bere obraren zati bat emakume aktibistak eta feministak ikusaraztean zentratzen duena.
Hemen duzue informazio zehatzagoa.