MUSIKA

Loan taldeak bira musikala egingo du Suma talde suediarrarekin batera

Loan talde bilbotarra beti egoten da taula gainean agertzeko irrikan. Ez dira inondik ere profesionalak, eta aisialdia bizitzeko modu honek esfortzu eta inplikazio komun erraldoia eskatzen du. Taldearen harreman musikal eta pertsonalean beste egoera berri bat sortu da aldaketa batzuk direla medio. Baina halarik ere jo eta jo nahi dute. Aukera ederra dute orain, dakiten guztia erakusteko oholtza gainean.

Asteburu honetan, 4an, Montpellierrera doaz. Gero Tarbes, Madrid, Porto, Braga, Xixon eta Bartzelona hiriak kurrituko dituzte auren proposamenekin.

Loan taldeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button