ARTEA

Smoke Signals ilustratzaileak erakusketa inauguratu du Bilbon

Smoke Signals-en atzean Markel Urrutia (Gernika, 1988) ilustratzaile dago. Bada, iragan azaroaren 26an, erakusketa inauguratu zuen Bilboko Belaza Galleryn, eta 2016ko urtarrilaren 16ra arte zabalik egongo da.

Artista gernikarraren lanean musika-taldeei eginiko kartelak nabarmentzen dira: Capsula, The Riff Truckers, Extremoduro, Belako… Sua, hezurrak, misterioa, kea, ezkatak, letaginak eta animaliak biltzen ditu bere obran.

Hainbat ekitalditarako egindako kartelak jasotzen dira erakusketan: ekitaldi sozialak eta kulturalak, kontzertuak, jaialdiak… Belaza Galleryren arabera, “finean, kartela ezinbesteko laguntza da musikarentzat, begiak baino ulertzen ez duen hizkuntza batera eginiko itzulpena da”.

Xabi Mendibek egindako bideoan inaugurazioan izandako giroa eta obrak jasotzen dira.

Expo Smoke Signals / Cola! Poster week 2015 from xabier mendibe on Vimeo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button