MUSIKA

Rukula eta Lou Topet taldeek “Izar & Star” zikloaren baitan joko dute

Izar & Star zikloan parte hartu ohi duten talde eta artistek euren talde edo disko kutunen kantuak moldatu ohi dituzte. Ziklo horren baitan hamaika taldek parte hartu dute: Capsula, Mursego, Txuma Murugarren eta Last Fair Deal, besteak beste.

Hala, ostegunean hitzordu berri bat izango da programazio horrn harira: Lou Topet taldeak Wilcoren kantuak egingo ditu euskaraz eta Rukulak M-ak taldearen doinuak moldatuko ditu.

Lou Topetek AEBetako hainbat talderen abestiak ekarri zituen euskarara  Abesti bat gutxiago diskoan, harkaitz Canoren laguntzaz. Rukula bandan, bestalde, M-ak taldeko musikari ohi Kaki Arkarazoren semeak jotzen du baxua, Martxel Arkarazok, zeina soinu teknikaria ere baden.

Horretaz gainera, abenduaren 26an Izar & Star zikloak100. emanaldia egingo du, Kafe Antzokian. Hauexek parte hartuko dute ekitaldi berezi horretan: Señores, Jupiter Jon eta McEnroe.

Señores bilbotarrek REM talde estatubatuarrenaren doinuak joko dituzte; Getxoko McEnroe banda, berriz, El Ultimo de la Fila talde katalanaren azalean sartuko da; eta, azkenik, Jupiter Jon gipuzkoarrek Punky Reggae Party izenburuko saioa prestatu dute, tartean, Gong, Psychic TV, Lydia Lunch eta Linton Kwesi Johnson artistek doinuak moldatzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button