BERTSOTAN

Xilaba txapelketaren bigarren kanporaketa

Larunbatean, Senpereko Larreko kulturgunean, 4. Xilaba honetako bigarren kanporaketa burutu zen.

Battitt Crouspeyre, Lur Renteria, Maddi Sarasua, Maddalen Arzallus, Xumai Murua eta Miren Artetxe bertsolariak bildu ziren arratsaldeko bostetatik aurrera, baina goizean ere giroa polita sortu zen Senpereko karriketan, Bertso Eskolen Eguna ospatu zelako. Lesakan izan zen lehen Bertso Eskolen Eguna. Gero Zarautz eta Markina-Xemeingo zitak etorri ziren, eta aurten Senperek hartu du lekukoa.
Xiberoko, Baxenabarreko eta Lapurdiko gazteek antolaturiko egun honetan, Euskal Herriko bertso-eskolatako kideek elkarrekin eguna pasatzeko parada izan zuten.

Maddalenen erantzun borobilek aipamen berezia merezi izan dute, baina, orotar fin aritu ziren lan honetan ere sei bertsolariak. Kantatzerakoan ale ederrak entzun ahal izan ziren, batzuenak umoretik eta besteenak sakonetik.

Saioari bukaera emateko, Ihintza Ostolaza aurkezleak saioko puntuazioak eman zituen: Maddalen izan zen puntu gehien bildu zituena, eta zuzenean sailkatuko da Aiziritzeko finalerdian kantatzeko, azaroaren 2an. Gainerako lauek  Aiherrako azken kanporaketako puntuaketen arabera sailkatuko dira.

Saioaren ostean festak Senperen segitu zuen giro goxoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button