MUSIKA

Bas(h)oan, Amorante, Akauzazte eta Ibon RG musikariek Joxean Artze omenduko dute Donostian

Bilbon aurkeztu ostean, Bas(h)oan, Amorante, Akauzazte eta Ibon RG musikariek Joxan Artze euskal poeta eta txalapartariari eginiko omenaldia Donostiako Dadababa aretoan aurkeztuko dute larunbatean, hilak 26, 19:00etatik aurrera. Emanaldia Izar&Star egitarauak ondu du, eta Joxean Artze. Txoria, Txori lelopean egingo da.

Joxan Artze euskal poeta eta txalapartari 2018ko urtarrilaren 12an zendu zen. Usurbildarra Artze anaietako bat zen. Horretaz gainera, Mikel Laboaren abesti ezagunetako batzuen letrak idatzi zituen, tartean, Txoria TxoriGure BazterrakAma hil zaigu eta Zaude lasai.

Bas(h)oan Joseba Irazoki eta Beñat eta Julen Achiaryren proiektua da, zeinak tradizioa eta etorkizuna uztartzen dituen, disko bat ere argitaratu du hirukoteak, Elkar argitaletxearen bidez.

Akauzazte, berriz, 1992an eratu zen Akazuzte Azkoitiko Matadeixen. 25 urte horietan, hainbat disko grabatu eta zuzeneko eman dituzte. Azkuna Zentroaren arabera, Euskal folklorean, 1970eko eta 1980ko hamarkadetako musika industrialean, hardcore gordinean, eta ambientalismo zakarrean oinarritutako giroak landu izan ditu Akauzaztek urte hauetan.

Sestaon jaiotako musikaria da Ibon RG, eta bere ibilbidean hainbat musikarirekin aritutakoa, tartean, Eten, Mursego eta Xabier Montoia. Ostiralean, hilak 25, Hil zara bakarkako lan bikoitza aurkeztuko du Bilboko Xake gunean, 20:00etan.

Azkenik, Amorante (Iban Urizar Ondarza) bakarlaria da, hamaika musika eta erritmo nahasten dituena. Orain arte bi erreferentzia plazaratu ditu, bost kantuko grabazio digitala eta bi kantu biltzen dituen binilozko singlea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button