IKUS-ENTZUN

Intimotasunetik, zentzura politikora

Gasteizko Artium zentro eta museoak Hautemate jariotia zine zikloa ondu du irailaren 12tik 21era, Praxis programarako Eduardo Garcia Nietok egindako proiektuaren harira.

Zikloan intimotasunaren esparrutik zentsura politikoraino doazen ezkutatze-eremuak jorratzen dituzten filmak proiektatuko dira. Hala, Pier Paolo Pasolini, Ingar Bergman, Jean-Luc Godard eta François Truffaut zinegileen lanak proiektatuko dira, besteak beste.

Orotara sei film izango dira, eta Objektu solidoak proiektuaren egilea den Eduardo Garcia Nietok aukeratu ditu.  “Proposamen artistikoan bezala, zinema zikloan ere herritarrari edota herritarrak eguneroko gauzak ezkutatzearen gaiari heldu dio, intimotasunaren eremutik zentsura politikoraino”.

Garcia Nietok eta Andres Duque zinegileak irekiko dute zikloa bihar, irailak 12. Bien arteko elkarrizketaren ostean, bigarrenak filmatutako Iván Z lana proiektatuko da.

Caracasen jaio arren Duque Bartzelonan bizi da 2001 urteaz geroztik. Espainiako zine esperimentaleko talentu handiko zinegilea da, eta Ivan Zulueta zuzendari donostiarraren ikus-entzunezko semea dela esan ohi da. Izan ere, 2004an Zuluetari buruzko Iván Z lana filmatu zuen.

Zikloaren baitan dauden beste film batzuk honakoak dira: Höstsonaten (Ingar Bergman, 1978), Farenheit 451 (François Truffaut, 1966) eta Le gai savoir (Jean-Luc Godard, 1969).

Informazio gehiago hemen lortu ahal duzue: artium.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button