MUSIKA

“BAS” Musika Sakratuaren Jaialdia, Bilbon

Martxoaren 22tik 26ra bitartean, Bilboko Atxuriko Elizak bost kontzertu hartuko ditu Bilboko Arte Sakratuaren 2024ko Jaialdian. Jaialdian entzungo diren piezak  XII. eta XX. mendeen artean idatzitako erlijio-musikari dagozkio.

Parte hartuko duten nazioarteko taldeak honako hauek dituzue: Collegium 1704 (martxoak 22), Calmus Ensemble (martxoak 23), Ensemble il Caravagio (martxoak 24), Barbara Hendricks (martxoak 25) eta Tiburtina Ensemble (martxoak 26). Horiek 19:30etik aurrera eskainiko dituzte emanaldiak.

Lehen kontzertua Collegium 1704 taldeak egingo du bihar bertan, Musica per la Settimana Santa programarekin, Jan Dismas Zelenka (1679-1745) txekiar musika barrokoaren ordezkari nagusienaren lanak biltzen dituena. Václav Luksen gidaritzapean, eta Helena Hozová sopranoaren eta Tomáš Šelc baxuaren ahotsekin, taldeak Zelenkak Aste Santuko liturgiarako sortu zituen hainbat obra jorratuko ditu.

Azken kontzertua Tiburtina Ensemble taldeak emango du martxoaren 26an. Ego sum homo izeneklo pieza haizatuko du. Bertan, Hildegard von Bingen (1098-1179) mistika, konpositore eta idazleak konposatutako kantuen aukeraketa bat eskainiko da.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button