MUSIKA

Bartzelonako EH Sona jaialdian gure musika guztia

Bartzelonako Euskal Etxeak urtero prestatzen du EH Sona jaialdia, Euskal Herriko musika Katalunia aldean entzun ahal izateko. Aurtengo programazioa ezagutzera eman dute bertatik eta esan daiteke inolako zalantzarik gabe, hemengo musika guztiak hara egingo duela bidaia, talderik interesgarri eta handienetarikoak hantxe juntatuko baitira.

Aurtengo jaialdia urriaren 25etik abenduaren 5a bitartean luzatuko da eta ia musika estilo guztiek lekua izango dute bertan: rock, ska, pop, country, blues, elektronika, reggae… bertoko talde esanguratsuenen eskutik: Berri Txarrak, Gose, Gatibu, Bide Ertzean, Kokein, Korrontzi, Sutagar eta abar.

Hauekin batera ere hastekotan dauden beste batzuekin uztartuko dira. Horixe gertatzen da Eskean Kristö taldearekin. Arratiako bost gaztek osatzen dute Eskean Kristö rock taldea eta estreinako maketa homonimoa argitaratu dute CD formatuan. Grabazioak euskaraz abestutako dozena erdi kantu biltzen ditu. Sei doinuotan 70eko hamarkadako rock-and-roll gogorraren eraginak sumatzen dira. Pello Artabe (ahotsa), Igor Delgado (gitarra), Alex Harillo (gitarra), Peio Artetxe (baxua), eta Imanaol Arresek (bateria) osatzen dute Arratiako banda. Maketa taldeak berak ekoitzi du, eta Sexty Sexters eta Sermonds taldeen pareko soinuak gordetzen ditu, hau da, 70eko hamarkadako hard rock gaurkotua.

Kontzertuen egutegia begiratu nahi baduzue, ekimenak badu webgune polita!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button