BESTELAKOAK

Mendebalde Kultura Alkartearen jardunaldia

Mendebalde Kultura Alkarteak maiatzaren 6an eta 7an egingo ditu XV. Jardunaldiak Euskaltzaindiako egoitzan (Plaza Berria 15, Bilbo).

“Alfonso Irigoienen zuzendaritzapean sortu zan 1996ko udagoienean, lau urteko lanaren ostean. Mendebaldeko hizkerea aztertu, egokitu eta prestigiatuaz, euskerea bera indartzea da helburua”.

Ondorengoak arituko dira hizlari aurtengo jardunaldian: Xabier Amuriza, Karlos Cid Abasolo, Jacinto Iturbe, Patziku Perurena, Pello Esnal, Igone Zabala, Inazio Arregi, Juanjo Pagola eta Joseba Butron. Hala nola, gaiok jorratuko dituzte: Euskara eta gaztelania arteko interprete-lana (Juanjo Pagola); Euskara, gabeziak gabezia, XXI. mendean abiatua (Joseba Butron); Hiztegi batu idealerantz (Xabier Amuriza); eta Euskararen garapena: ikuspuntu ekologikoa (Igone Zabala).

Egitarauaren xehetasun guztiak hemen jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button