MUSIKA

Norte Apachek agur esango du Laudion

Norte Apache rap taldeak behin betiko agur esango du martxoaren 25ean, Laudion egingo den Gazte Danbadan. Kontzertu berezia izango da, gonbidatuen partaidetzarekin.

Honatx taldeak, agur horren harira, plazaratutako oharra: “Apachetar maiteok: Jasotako mezu guztiak eta kalean esandakoak, hunkitu gaituzte, luze eta zabal pentsatu ondoren, Norte Apache taldeari bukaera dotore bat ematea erabaki dugu. Azken aldiz talde moduan eskenatokietara igotzeko tokia Laudioko Gazte Dandaban izango da heldu den martxoaren 25ean, ostirala. Azkena izanik gonbidatu bereziak egongo dira, baita sorpresaren bat ere! Zuen sormenak taupaka jarrai dezala!”.

Hirukoteak bost disko argitaratu ditu, 2007az geroztik, banda eratu zen urtetik, hain zuzen. Azkena, 2105ean, Juanito Laguna. Taupaka sortzaileen plataformak hauxe zabaldu zuen disko horren harira: “Txatarraren garaian bizi gara, egunero ikusi dezakegu jendea zabor bilketan. Soberakinetatik bizitzeko saiakeran, biziraupena arte bihurtuz. Zabor pilatzaileak, heroiak. Inoiz ez da existitu, baina bera bezalako, milioika pertsona ausart horietako moduko bat da, Juanito Laguna, horregatik izen horrekin atera du taldeak azken lana”.

Informazio gehiago: taupaka.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button